'Zer ari da gertatzen Venezuelan?' hitzaldia izango da bihar Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko api. 2a, 13:55

Askapenak eta Elkar-ekinek antolatu dute hitzaldia, eta haiek azaldu dutenez, Venezuelan gertatzen ari denaren inguruko "argipena" izango da biharko hitzaldia. Venezuelan jazotzen ari dena aztertu ez ezik, solasaldian hizpide izango dituzte iraultza bolivartarra eta horrek izandako eragina. 

Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak eta Elkar-ekinek antolatuta, Zer ari da gertatzen Venezuelan? hitzaldia eskainiko du bihar, asteazkena, Venezuelatik itzuli berri den Izaskun Goienetxea Askapenako kideak. Solasaldia Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita.  

Antolatzaileek azaldu dutenez, Venezuelan gertatzen ari denaren inguruko "argipena" izango da hitzaldia: "Politikoki, ekonomikoki eta komunikatiboki gerra bat jasaten ari da Venezuela. Horren atzean ezkutatzen den manipulazio mediatikoaren atzean ezkutatzen dena argitara ateratzea da hitzaldiaren xedea; Venezuelaren inguruan masiboki zabaltzen ari diren gauzak gezurtatze, hain zuzen". Horrez gain, iraultza bolibartarra izango dute hizpide biharko solasaldian. "Iraultza bolivartarrak herrialdean zer eragin izan dituen, herria nola elikatu duen nahiz nazioartean zein iragin izan dituen aztertuko ditugu", azaldu dute Askapenako kideek.