Emakumeen Txokoak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du hilaren 13rako

Uztarria.eus 2019ko api. 2a, 11:49

Emagin elkarteak zortzi orduko tailerra eskainiko du, eta han parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Azpeitiko Emakumeen Txokoak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du hurrengo zapaturako, hilaren 13rako. Emagin elkarteko kideek zortzi orduko tailerra eskainiko dute egun horretan, launa orduko bi saiotan banatuta. Goizean, 10:00etatik 14:00etara bitartean elkartuko dira, eta eguerdiko tartearen ostean, 16:00etatik 20:00etara bilduko dira berriz.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, Emakumeen Txokora joanda, hango 943-15 70 55 telefonora deituta edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbiera mezua idatzita.