Noka hitzetik hortzera, Emakumeen Txokoan egin dituzten jardunaldietan

Uztarria.eus 2019ko mar. 31a, 23:15

Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna izenburupean, egun osoko jardunaldiak izan ziren atzo, zapatua, Emakumeen Txokoan. Goizean, mahai ingurua eskaini zuten Onintza Legorburuk eta Eli Pagolak, Garbiñe Bereziartuak gidatuta, eta dozena bat lagun inguru elkartu zen solasaldian. Arratsaldean, berriz, Nokadromo izena eman zioten saioa egin zuten. Hain zuzen ere, 15:30ean hasita, noka praktikan jartzeko aukera izan zuten hainbat emakumek. Besteak beste, jolasak baliatu zituzten noka praktikatzeko, eta giro ederra nagusitu zen saioan.