Ordubeteko atzerapenarekin hasi da maratoi erdia, sute baten eraginez

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko mar. 30a, 17:53

17:30ean irten dira azkenean Azkoititik Azkoitia-Azpeitia proba nagusiko parte-hartzaileak. Lasterketa motza bere orduan hasi da, 16:15ean.

Suhiltzaileak eta korrikalariak, Azkoitian.  Ikusi haundiago | Argazki originala

XXVI. Azkoitia-Azkoitia maratoi erdia ordubeteko atzerapenarekin hasi da, Azkoitiko Bizkargi kalean sortu den sute baten eraginez. Horrenbestez, maratoi erdiko parte-hartzaileak 17:30ean irten dira Azkoititik, 16:30ean izan beharrean.

8,1 kilometroko lasterketa motza, aldiz, bere orduan irten ahal izan da, 16:15ean, eta bukatu dituzte lanak lasterkariek.

Bi lasterketen emaitzak eta argazkiak ikusgai izango dira webgune honetan arratsaldean zehar.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu