Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egingo duten eliteko atletekin solasean aritu dira herriko ikasleak

Uztarria.eus 2019ko mar. 28a, 12:52

Ate joka dago 26.Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta giroa berotzen hasteko hainbat egitasmo antolatu dituzte probaren antolatzaileek; horien artean dago Azkoitia-Azpeitia egingo duten eliteko korrikalariek ikasleekin gaur goizean egin duten solasaldia. Ohitura bihurtu den gisan, maratoi erdiaren atarian Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko LH6ko ikasleekin bildu dira proba egingo duten eliteko korrikalariak Sanagustin kulturgunean, eta ikasleek atleten bizipenak entzuteko parada izan dute hitzaldian zehar. Gainera, herriko gaztetxoek beren zalantzak argitzeko eta galderak egiteko aukera izan dute. Agustin eta Xanti Jimenez maratoi erdiko antolatzaileak ere parte hartu dute solasaldian, eta haiek gidatu dute saioa. 

(Argazkiak: Kulturaz kooperatiba)