Posta bidezko botoa emateko laguntza eskainiko du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus 2019ko mar. 29a, 09:52

Astelehenetik, apirilaren 1etik, hilaren 17ra bitartean eskainiko dute laguntza Batzokian, 18:30etik 20:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak edo zalantzaren bat daukanak 943-81 30 40 telefono zenbakira deitu dezake.

Datorren apirilaren 28ko Espainiako hauteskundeetarako posta bidezko botoa emateko izapideak egiteko laguntza eskainiko du Azpeitiko EAJk astelehenetik aurrera. Astelehenetik, apirilaren 1etik, hilaren 17ra bitartean eskainiko dute laguntza Batzokian, 18:30etik 20:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak edo zalantzaren bat daukanak 943-81 30 40 telefono zenbakira deitu dezake, EAJk zehaztu duen ordutegian.