Apirileko aldizkariaren aurrerapena: Intsumiso egin ziren haiekin hizketan

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko mar. 27a, 16:10

Joan zen otsailaren 20an bete ziren 30 urte Espainiako armadari uko egiteko desobedientzia zibila ardatz zuen intsumisio gizarte mugimendua sortu zela. Hain zuzen ere, 1989ko otsailaren 20an, Derrigorrezko Zerbitzu Militarrari ezetz esan zioten 57 gaztek publikoki. Euskal Herri osoan izan zuen eragina mugimenduak, baita Azpeitian eta inguruko herrietan ere. Azpeitian ere sortu zuten talde antimilitarista bat, eta hainbat izan ziren zerbitzu militarrari ezetz esan zioten eta ondorioz epaituak izan ziren azpeitiarrak. Horietako hiru elkartu ditu Uztarriak apirileko aldizkarirako: Eusebio Beloki, Xabier Aranbarri eta Iban Raña. Hiru lagun horiekin intsumisio mugimenduaz eta urte haietan bizi izandakoaz hitz egin du Uztarriak erreportajea osatzeko. Honako bideo hau datorren astean kaleratuko den Uztarria aldizkariaren 215. zenbakiaren aurrerapena da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu