Zebrabideari altuera emateko eskaera

Uztarria.eus | Hirigintza
2019ko mar. 27a, 10:41

Soreasu auzuneko bizilagun batek bidalitako argazkia da honako hau. Hain zuzen ere, Soreasuko etxe batzuen eta Soreasu eraikinaren arteko zebrabidea "arriskutsua" dela azaldu du kexa bidali duen herritarrak. "Kotxeak bizi pasatzen dira gune horretatik, eta arriskutsua da pasabidea. Horregatik, zebrabideari altuera emateko eskatzen dugu, Soreasu auzunearen sarrerako zebrabideari eman zioten moduan". Kexa agertu duen herritarrak azaldu duenez, dagoeneko jarri da harremanetan Udalarekin eta udal ordezkariekin, baina haren hitzetan, gaur-gaurkoz horiek ez dute "ezer egin".

Bidali:  

Erantzunak

Izarraitzpe | 2019-03-27 : 11:27

Hortxe ezkerrean dagoen zebrabideak altuera dauka eta kale horretan sartzerakoan, 100 metrotara, bestea.
Ondo iruditzen zait jendeak beraien kezkak agertzea eta udalari proposamenak egitea baina auzoan hiru zebrabide egon, bik altura izan, eta hirugarren horrengatik kexatzea..

Txakurzarra | 2019-03-27 : 11:51

3 gabe 2, holakotxie dek gizakiye, danaatik kejaberra zakeau

andrex | 2019-03-27 : 15:28

Eroski haurrin bai komeni dala!!!autopistie emateik orrek!!

lobelarra@gmail.com | 2019-03-28 : 10:44

Keja ugari zazkeau soreasun,pintxo pote edo ekitaldi mat daonin kulturgunien kotxiek nola lagatzeien kalien espaloietan,alde zaharreko bizilagun batzuk txakurrek kaka itea ekartzeituela eta abar luze bat,gai asko baino ez diabe arrixkuik suposatzen.
Zebrabidien aldiz kotxiek azkar etortzen dituk bai gorakun eta bai beherakun,hiru garren zebrabidien alturie alperxamarrik zeok emanda,trafikuen direziyuei beitzebayozue ulertuko zue kejien arrazoie,gaye aspaldi aspalditik zeok landuta,udaltzainekin,idatziye sartuta udaletxien,zinegotziyekin hitzeinda,brigadatako buruekin hitzeinda,aparejadoriek ere badik onen berri baino estoldak darela aitziki artuz eztek ezerre iten,herriyen bazerek altzauteko zebrabidik estoldakin...eta argazkiyen ikustean bezela estoldak libratzetxik zebra bidiek.
Nere semie kotxe batek iye azpiyen pasa zian eta horregatik ekin nitxoan ea zerbait itie zaon arriskue kendu edo gutxitzeko baino.....(largas emantzibek).
Akatza txofer iteakuen dakeun jarreran eongoek baino aldatzie eztanez erreza bitartien beste zerbai in nahi.
Nere asmue ezuan kejatzeatik kejatzie desgrazi mat ez izetie auzuen.


Campos soreasuko bizilagune.







8

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu