Muno-Muno bikote azpeitiarrak irabazi du Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketa

Uztarria.eus 2019ko mar. 26a, 11:25

Joan den ostiralean, Ikurriña Mus Txapelketaren finala jokatu zuten Zarautzen, eta Azpeitiko bikote bat gailendu zen lehian: Muno-Muno bikotea. Beraiek eraman zuten 6.000 euroko saria etxera. Ondoren, 50 lagun inguru elkartu ziren Kulixka jatetxean afaltzeko, eta otordua amaitu ostean, Mus Azkarra jokatzeko aukera izan zen. Lehia horretan ere azpeitiarrak izan ziren nagusi: hain zuzen ere, Jose Antonio Bereziartua eta Marijo Bereziartua anai-arrebek irabazi zuten afalosteko txapelketa.

(Argazkia: Zurekin Ostalari Elkartea)