'Erlijioen arteko elkarrizketa' hitzaldia emango du gaur Martin Iriberrik Loiola Zentroan

Uztarria.eus 2019ko mar. 26a, 09:21
Martin Iriberri. (Magis Radio)

Herritartasun Eskola egitasmoaren azkenaurreko saioa izango da gaurkoa. Aurrekoetan bezala, 19:00etan hasiko da hizketaldia. Gaztelaniaz izango da.

Erlijioen arteko elkarrizketa izenburuarekin hitzaldia eskainiko du gaur Loiola Zentroan Martin Iriberrik. Jesuita da Iriberri, eta Jesulagundiaren gizarte arloko hainbat elkarte eta erakundeetan aritutakoa. Hitzaldia gaztelaniaz emango du, Loiola Zentroan bertan (liburutegiko sarreratik), 19:00etatik aurrera.

Herritartasun Eskola egitasmoaren barruko azkenaurreko saioa izango da gaurkoa. Joan den urrian jarri zuten martxan Loiola Zentroan Herritartasun Eskola eta gaurko hitzaldia egitarauaren seigarren hitzordua da. Azken saioa, berriz, maiatzaren 21ean izango da, Herritarra izatea. Ni besteekin Jesusen bidean gaiaren bueltan.