Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren finalera sailkatu da Imanol Albizu

Uztarria.eus 2019ko mar. 25a, 14:10
Imanol Albizu iazko Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren finalean.

Guztira, lau kanporaketa egin dituzte afari formatuko saioetan –Ibarran, Zestoan, Orion eta Oñatin–, eta Azpeitiko bertsolariak finalerako txartela eskuratu du. Txapelketaren finala Lasturren izango da apirilaren 5ean. Aurten, 23 bertsolarik parte hartu dute bat-bateko lehian, eta tartean izan dira Imanol Albizu eta Iker Letamendia azpeitiarrak.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren finalean izango da Imanol Albizu bertsolari azpeitiarra. Lau kanporaketa jokatuta, dagoeneko erabakita dago zein zortzi bertsolari arituko diren apirilaren 5ean lasturren jokatuko den finalean, eta horien artean dago Albizu. Azpeitiarrarekin batera izango dira Uxue Alkorta, Aner Peritz, Haizea Arana, Oihana Arana, Igauri Lopetegi eta Maddi Aiestaran bertsolariak. 

Guztira, lau kanporaketa egin dituzte afari formatuko saioetan –Ibarran, Zestoan, Orion eta Oñatin–, eta finala Lasturren izango da apirilaren 5ean. Lau kanporaketetatik bina bertsolarik eskuratu dute finalerako txartela, eta horiek osatu dute finaleko zortzikotea. 

Aurtengo bat-bateko lehian 23 bertsolarik parte hartu dute, eta horietatik 11 bertsolari izan dira eskualdekoak:Imanol Albizu eta Iker Letamendia azpeitiarrak; Aner Peritz, Uxue Alkorta, Aimar Sorazu, Joane Aldalur eta Jon Azpiroz zarauztarrak; Irati Arakistain eta Joar Garate zumaiarrak; eta Julene Iturbe eta Naia Arrizabalaga azkoitiarrak.

Iaz Imanol Albizu eta Oihana Labiano azpeitiarrak eta Aner Peritz eta Uxue Alkorta zarauztarrak aritu ziren bertsotan eskolarteko finalean. Aner Peritz bigarren sailkatu zen, eta beste hiru bertsolariak "gustura" gelditu ziren finalean egindako lanarekin.