Uztarriaren zozketak

Arantxa Zubizarretak eta Nagore Arregik Errigoraren saski bana irabazi dute

Uztarria.eus 2019ko mar. 25a, 11:06

Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako kutxa bana jasoko dute Uztarriako bi bazkide horiek. Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, saria nola eskura dezaketen jakinarazteko.

Errigoraren bi saski zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean, eta Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako kutxek badituzte saridunak dagoeneko. Martxoaren hasieran abiatu zuen Errigorak udaberriko kanpaina, eta Uztarriak kanpaina horrekin bat egin du. Hori dela eta, Errigorari esker, bi saski zozkatu ditu komunikazio taleak bazkide diren herritarren artean. Arantxa Zubizarreta eta Nagore Arregi dira zozketaren saridunak, eta horiek Errigoraren saski bana eskuratu dute. Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, saria nola eskura dezaketen jakinarazteko.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.