Loiolako Igarako errotaren ateak ireki dituzte asteburuan

Uztarria.eus 2019ko mar. 24a, 15:05

Joan den ostiralean, martxoaren 22an, Uraren Mundu Eguna izan zen, eta horri lotuta, asteburuan Loiolako Igarako ur errota zaharra ikusteko aukera eskaini dute bisita gidatuen bidez. Bai atzo eta bai gaur, egun bakoitzeko bina bisita gidatu antolatu ditu Ekoetxeak familiei zuzendutako ekintzen barruan. Eguraldi ederra lagun, haur eta helduek izan dute Loiolako XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ezagutzeko aukera.