Aldi baterako kazetari bat behar du Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko mar. 22a, 11:15

Martxoaren 29an, ostirala, bukatuko da curriculumak bidaltzeko epea; uztarria@uztarria.eus helbidera bidali behar dira. Hautatutako langileak berehala hasi beharko du lanean, eta zortzi orduko lanaldia izango du.

UZTARTZEN EUSKARA ELKARTEAK (UZTARRIA KOMUNIKAZIO TALDEA), G20695912 IFZ duenak, aldi baterako kazetari bat behar du. Zortzi orduko lanaldia egingo du, eta berehala hasi beharko du lanean. Azpeitiarra izatea lehenetsiko da.

Interesa duenak uztarria@uztarria.eus helbidera bidal dezake curriculuma; martxoak 29, ostirala, izango da horretarako azken eguna.