Eska daitezke auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzak

Uztarria.eus 2019ko mar. 21a, 16:26
2018ko urrestillako sanjuanetako argazkia.

Aurten, 44.027,00 euroko diru partida bideratu du Udalak auzoetako festetara. Dirulaguntzak eskatzen dituztenek antolatutako festak hasi baino hilabete lehenago egin behar dute eskaera udaletxean.

Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du gaur Udalak, eta, horrenbestez, dagoeneko eska daitezke auzoetako jaiak antolatzeko dirulaguntzak. Aurten, 44.027,00 euroko diru poltsa bideratu du Udalak auzoetako festetara. Antolatzaileek festak hasi baino hilabete lehenago egin behar dute eskaera udaletxean, eta bertan aurkeztu beharko dute beharrezko dokumentazioa.

Diru-lagunak eskatzeko oinarriak hemen kontsulta daitezke. Eskaera orria, berriz, hemen