Endoiara eta Arroa Errekara mendi irteera egingo du Baigerak apirilaren 6an

Uztarria.eus 2019ko mar. 20a, 17:21
Baigerakoak, otsailaren 16an Arroa Errekara egin zuten azken txangoan. (Baigera)

Parte hartzeko asmoa dutenek apirilaren 2ra arte dute izena emateko epea, jubilatuen elkartearen bulegoan.

Arroa Errekara itzuliko dira Baigera jubilatuen elkartekoak datorren hilean. Joan den otsailean paraje horretara egin zuten txangoaren ondotik, apirilaren 6rako Endoiara eta Arroa Errekara egingo dute mendi irteera erretirodun azpeitiarrek. Egun horretan, San Martin egoitzaren aurrean izango dute abiatzeko hitzordua, 08:30ean; hamaiketakoa, berriz, Asketa-errota txokoan egingo dute.

Mendi irteeran parte hartzeko asmoa dutenek apirilaren 2ra arte dute izena emateko epea, 12 euroren truke, jubilatuen elkartearen bulegoan; astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era irekitzen ditu ateak Baigeraren bulegoak, Baigera I eraikinean.