Kike Tormentak kontzertua eskainiko du gaur Aisialdi Gastro-Tokian

Uztarria.eus 2019ko mar. 20a, 13:41

Nomada Tour biraren barruan eskainiko du kontzertua Kike Tormentak, 20:00etan hasita. 

Kike Tormenta bakarlariak kontzertua eskainiko du gaur, asteazkena, Aisialdi Gastro-Tokian, 20:00etan hasita. Nomada Tour biraren barruko kontzertua da Kike Tormentak gaur eskainiko duena. Bertan, azkena kaleratu duen Noche de Gatos diskoa aurkeztu ez ezik bere ibilbidean zehar sortutako kantuak ere abestuko ditu, baita Todo o Nadarekin egindakoak ere. Kontzertua doakoa izango da.