Auto baten motorrak su hartu du Ildefonso Gurrutxaga kalean, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute

Uztarria.eus 2019ko mar. 20a, 13:11

Ildefonso Gurrutxaga kalean, auto bat ketan hasi da, 11:10 aldean. Autoaren motorrak su hartu du, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira gunera. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, matxura batek eragin du sua. Dagoeneko kontrolpean dago egoera. Argazkian, lehen lerroan ageri den auto beltza da ketan hasi dena.