Eñaut Elorrietaren eta Kaabestri String Ensembleren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko mar. 20a, 11:53

Zapatuan izango da emanaldia, Soreasu antzokian, 22:00etan. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. Ostiral goizean egingo da zozketa.

Eñaut Elorrieta abeslariak eta Kaabestri String Ensemble hari boskoteak elkarrekin ondu duten Harian lana aurkeztuko dute zapatu honetan, 22:00etan hasita, Soreasu antzokian, eta kontzertu horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean.

Ostiral goizean egingo du Uztarriak zapatuko kontzerturako sarreren zozketa; beraz, gaur eta bihar dute bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko aukera; bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia ere zehaztu beharko dute mezuan.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu