Flamenkoa eta jazza nahastuz, kontzertua eskaini du Antonio Lizana Trio taldeak

Uztarria.eus 2019ko mar. 20a, 11:03

Dotoreziaz eta kalitatez betetako emanaldia eskaini zuen Antonio Lizana Triok astelehenean Sanagustin kulturgunean, eta flamenkoa eta jazza uztartuz, musikari andaluziarrak liluratuta utzi zituen han elkartutako dozenaka lagun. Kalean dituen De viento, Quimeras del mar eta Oriente diskoetako hainbat abesti taularatu zuen Lizanak Sanagustinen, eta musikariak abangoardiaren eta tradizioaren artean dantzan jarri zuen publikoa. 

Donostiako Musikene kontserbatorioan egin zituen jazz ikasketak Lizanak, eta harrezkero ibilbide oparoa osatu du musikagintzan. Besteak beste, EA!, Maita Vende cá, Chamito Candela, Hipnotik, Los Aslándticos eta Mario Diaz talde eta musikariekin ibilitakoa da Lizana, eta hainbat kolaborazio egin du Chambaorekin, Raimundo Amadorrekin, Juan Valderramarekin, Jose Mercerekin, Nuria Fergorekin edota Juan Parrillarekin.

Ikusi Alberto Belokik kontzertuan ateratako argazki guztiak, hemen.