'Mikrouhinak' saioa

Brigade Locok eta Egurra ta Kittok jendez lepo bete dute Sanagustin

Uztarria.eus 2019ko mar. 19a, 19:45

Sarrera guztiak amaituta eta Sanagustin kulturgunea jendez goraino zela, kontzertu bana eskaini zuten Brigade Loco eta Egurra ta Kitto musika taldeek joan den larunbatean, Ernaik antolatutako Bulkada Egunaren barruan. Bi musika taldeek saltoka jarri zuten Sanagustin, eta bertaratu zirenek gogotik gozatu zuten kontzertuekin. Bertan hartutako irudiekin honako bideo hauek egin dituzte Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Urola Kostako Hitzak Mikrouhinak bideo sortarako.