Maider Kortak irabazi du Zestoako 41. Herri Lasterketa

Uztarria.eus 2019ko mar. 19a, 16:05

Zestoako 41. Herri Lasterketa jokatu dute gaur, eta emakumeetan, Maider Korta azpeitiarrak irabazi du proba nagusia. Korrikalariak 36 minutu eta 7 segundo behar izan ditu ibilbidea amaitzeko. Bide guztia anaiaren ondoan egin du, eta biak elkarrekin iritsi dira helmugara. Bestalde, proba laburra –2.770 metro– ere emakume azpeitiar batek irabazi du: Ainara Tenak; 10 minutu eta 52 segundo behar izan ditu hark proba amaitzeko. Gainera, lasterketa motzean hirugarren sailkatu den emakumea ere azpeitiarra da: Eneritz Aramendi (11:17).