'Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak' antzezlanaren emanaldia, bertan behera

Uztarria.eus 2019ko mar. 19a, 12:00

Ostiralean eskaini behar zuten antzezlana, baina bertan behera utzi dute konpainiako kide baten osasun arazoak tarteko. Aurrerago eskainiko dute Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak Soreasun.

Rubik antzerki konpainiaren Babesleku arrotzak eta animalia basatien hotsak antzezlanaren emanaldia bertan behera gelditu da konpainiako kide baten osasun arazoak direla eta. 

Martxoaren 22ko emanaldia bertan behera gelditu bada ere, Kulturaz kooperatibak aurrerago eskainiko du Rubik konpainiaren antzezlana.