Kultur taldeek eska ditzakete udal dirulaguntzak

Uztarria.eus 2019ko mar. 15a, 11:54

Urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldietarako dirulaguntza eskaerak udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dituzte taldeetako ordezkariek. Apirilaren 6a izango da horretarako azken eguna.

Herriko kultur taldeek eska ditzakete ohiko jarduerak egin ahal izateko dirulaguntzak. Udalak zabaldu du eskaera horiek egiteko epea, eta taldeek apirilaren 6a bitartean izango dute horretarako aukera. Urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldietarako dirulaguntza eskaerak udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dituzte taldeetako ordezkariek; honako lotura honetan dago eskaera orria. Udalak, aurten, 47.500 euroko diru poltsa jarri du kultur taldeen artean banatzeko. 

Honako lotura honetan irakur daiteke dirulaguntza deialdia, eta honako honetan oinarriak.