Txirrindulari kadeteentzako XXXIX. Azpeitia Proba jokatuko dute igandean

Uztarria.eus | Kirolak
2019ko mar. 14a, 15:14

16:30ean hasiko da lasterketa Jose Artetxe kalean, eta Loiolako etorbidean izango du helmuga Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako probak. 54 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek.

2017ko Azpeitia Probaren podiuma, hirugarren izan zen Mikel Orbea azpeitiarra eskubitik aurrena dela. (Lagun Onak TE)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Bigarren asteburuz jarraian, txirrindulari gazteek hitzordua izango dute Azpeitian. Joan den igandean jubenilen San Jose Saria jokatu ondoren, igande honetan kadete mailako txirrindularien txanda izango da.

XXXIX. Azpeitia Proba jokatuko dute kadeteek igande arratsaldean. 16:30ean hasiko da Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketa. Jose Artetxe kalean izango da hasiera, anbulatorioaren aurrean; helmuga, berriz, Loiolako etorbidean egongo da, Loiola Hotelaren parean. 54 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Abiatu eta berehala Urrestillarako bidea hartuko dute; han buelta hartu eta Azpeitira bueltatuko dira, Loiolaraino joateko; ondoren, Iraetaraino bi joan-etorri egingo dituzte txirrindulariek, eta horietako bigarrenaren itzulerakoan izango dute helmuga. Antolatzaileen aurreikuspenak betez gero, 17:50 aldera iritsiko dira lehen txirrindulariak helmugara.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu