Martxoko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2019ko mar. 14a, 09:32

Ez ohiko bilkura izango da, hil honetan ohiko udalbatzarraren datak (hileko lehen asteartea) karnabalekin bat egin duelako, eta horrenbestez, atzeratu egin behar izan dute.

Gaur arratsaldean egingo dute martxoko udalbatzarra. Ez ohiko bilkura izango da, hil honetan ohiko udalbatzarraren datak (hileko lehen asteartea) karnabalekin bat egin duelako, eta horrenbestez, atzeratu egin behar izan dute; ordutegia ere ez ohikoa izango du gaurkoak, 18:00etan hasiko baita Udalbatzaren bilkura. Lau puntu hauek landuko dituzte:

1. Udalbatzak 2018ko otsailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2. HAPOri dagokion AU4 Arana Ingurunea gune urbanistikoan, 4.3 Esklabak-Iturzulo azpieremuan, Plan Bereziaren a.20.4.3.3 partzelan –3. eta 4. portaletan– eraikiko diren 33 etxebizitza tasatu eta euren gehigarrientzat –garajeak eta trastelekuak– Araubide Bereziko Udal etxebizitza tasatuen behin behineko kalifikazioa onartzea.

3. Ignacio Aranguren Gurrutxagak sustatuta, Aitzumarriaga-goikoa baserriaren aldamenean 761,36 m2ko abeltzaintzako ukuilu-biltegi bat eraikitzeko jarduera: Administrazio hidraulikoa.

4. Alkatetzak 2018ko maiatzean eta ekainean emandako ebazpenak.