Jerusalemgo arimak, Sangustin kulturgunera

Uztarria.eus 2019ko mar. 13a, 13:28

Alberto Belokik Jerusalemera egindako bidaia batean ateratako irudien erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean. Hiri santuko hainbat biztanleren aurpegiak jaso ditu argazkietan, eta begirada intimoak nahiz anitzak bilatu ditu kameraren bidez. Jerusalemgo arimak izena jarri dio erakusketari haren egileak, eta irudiak datozen bi asteetan izango dira ikusgai kulturgunean.