Uztarriaren zozketak

Uztarriak bina sarrera zozkatuko ditu Egurra ta Kittoren eta Antonio Lizana Trioren kontzertuetarako

Uztarria.eus 2019ko mar. 12a, 11:36
Egurra ta Kitto taldea.

Uztarriaren bazkideek soilik parte har dezakete zozketetan. Zapatuan egingo du emanaldia Egurra ta Kittok, Brigade Loco taldearekin batera, eta Lizanaren kontzertua astelehenean izango da; Sanagustin kulturgunean izango dira biak. Bi kontzertuetarako ala bakarrerako sarreren zozketan sartzea eska dezakete parte-hartzaileek, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. Ostegun eguerdian itxiko da epea.

Zozketa berria martxan du Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideentzat. Hain zuzen ere, datozen egunetan Sanagustin kulturgunean izango diren bi kontzertuetarako bina sarrera banatuko ditu Uztarriak zozketan parte hartzen duten bazkideen artean: Egurra ta Kitto eta Brigade Loco taldeek zapatuan (hilak 16) 23:00etan emango duten kontzertua da bata, eta Antonio Lizana Triok astelehenean (hilak 18) 21:00etan emango duena, bestea.

Bi kontzertuetarako ala bakarrerako sarreren zozketan sartzea eska dezakete parte-hartzaileek, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi behar duten mezuaren gaian egiten duten aukera zehaztuta; bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia ere zehaztu beharko dute mezuan. Etzi, ostegun eguerdian, itxiko da zozketa honetan parte hartzeko epea.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.