Azpeitiko 68 emakumek bukatu dute XXX. Lilatoia

Uztarria.eus 2019ko mar. 11a, 15:35
Atzoko Lilatoiko irudi bat. (Irutxuloko Hitza)

Kirola eta aldarrikapena uztartzen dituen 4,7 kilometroko lasterketa 5.437 emakumek bukatu dute. Azpeitiarren artean lehen sailkatua Nagore Aramendi izan zen. Hark sailkapeneko 39. postuan helmugaratu zen, eta 20 minutu eta 19 segundo behar izan zituen proba bukatzeko.

 

Atzo, martxoak 10, XXX. Lilatoi lasterketa izan zen Donostian, eta 5.437 lagunek egin zuten 4,7 kilometroko proba. Lasterketa bukatu zuten emakumeetatik 68 azpeitiarrak izan ziren: horietan lehena, sailkapeneko 39 postuan, Nagore Aramendi (00:20:19) izan zen; bigarrena, sailkapeneko 75. postuan, Elizabeth Aramendi (00:21:49); eta hirugarrena, 76. postuan, Miryam Aramendi (00:21:50).

Bulebarrean hasi zen proba 10:30ean, eta probaren atarian nahiz lasterketan bertan, kirola, festa eta aldarrikapena uztartu zituzten parte-hartzaileek nahiz ikustera bertaratutako herritarrek. 

Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko Lilatoiko sailkapen osoa.