Jendetsua izan da Basazabal jauregiko lehen bisita gidatua

Uztarria.eus 2019ko mar. 11a, 12:18

Urtarrilaren 25ean inauguratu zutenetik, ikusmina sortu du Basazabal jauregi eraberrituak. Ate irekien jardunaldietan asko izan ziren Enparan kalean dagoen eraikina ezagutzera joan ziren herritarrak. Atzo, berriz, antolatutako lehen bisita gidatua egin zuten bertan, eta jendetsua izan zen hori ere. Zurbano Basazabal jauregia berpizkundeko Azpeitian izenburuarekin, Juan Bautista Mendizabal azkoitiarrak gidatu zuen atzoko bisita. Aurrez eman behar zen parte hartzeko izena, eta 40 lagun inguru elkartu ziren Basazabalen igande eguerdian.

(Argazkia: Azpeitia Turismoa)