Gure Esku Dagok ziklo berria aurkeztuko du bihar Azpeitian

Uztarria.eus 2019ko mar. 11a, 11:55

Gipuzkoako arduradunek azalduko dituzte etapa berriaren nondik norakoak, eta herritarrek beren ekarpenak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute. Baigera Ieko aretoan izango da hitzordua, 18:00etan.

Sortu zenetik bost urte igarota, Gure Esku Dago (GED) dinamika ziklo berri bati ekiteko prest da. Herriz herri ari dira aurkezten etapa berria eta horri dagozkion nondik norakoak azaltzen, eta bihar Azpeitiaren txanda izango da.

Horrela, GED-ren Gipuzkoako arduradunak izango dira bihar herrian, ziklo berria jendaurrean aurkezteko; era berean, aurkezpen saio horretan herritarrek izango dute beren ekarpenak egiteko zein dituzten zalantzak argitzeko aukera ere. 18:00etan hasiko da saioa, Baigera Ieko aretoan.