Eguzki energiarekin jolasean, Ekoetxean

Uztarria.eus 2019ko mar. 10a, 15:07

Energiarekin jolasean aritu dira gaur, igandea, Azpeitiko Ekoetxean. Dozenaka lagun elkartu dira goizean, eta eguzki energia oinarri hartuta, askotariko jolasak eta eskulanak egiteko aukera izan dute umeek. Atzo arratsaldean, berriz, material birziklatuarekin musika tresnak egiten aritu ziren hainbat lagun. 

Ekoetxeak hilean behin antolatzen dituen tailerrak izan dira asteburuan egin dituztenak, eta klima aldaketaren astea dela eta, birziklapena eta energiaren gaiak jorratu dituzte oraingo honetan.