Zirkuko pailazoak, Soreasuko oholtzan

Uztarria.eus 2019ko mar. 9a, 18:27

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak igo dira gaur arratsaldean Soreasu antzokiko oholtzara. Ez dira ohiko pailazoak gaur Azpeitian izan direnak; izan ere, zirkuko pailazoaren kontzeptu klasikoa gaurkotzea da haien helburua. Pailazo klasikoen jatorrizko ezaugarriak aldatu gabe, ikusleei barre eragiten saiatzen dira Gari, Montxo eta Joselontxo saioz saio. Gaurkoan, broma ugari egin dute hiru pailazoek, eta lortu dute ikuskizunera bertaratu diren haurrei nahiz helduei barre eragitea. Horrez gain, musikak ere garrantzia berezia izan du emanaldian.