Martxoaren 8an

Urrestildarrek ere bat egin dute Martxoaren 8arekin

Uztarria.eus 2019ko mar. 8a, 21:27

Urrestillako hainbat bizilagunek ere bat egin dute gaur, Martxoaren 8a, Emakumeen Eguneko aldarrikapenekin. Dozenatik gora lagun elkartu dira, xingola moreak jantzita, eta horiek aldarrikapen feministak plazara atera dituzte, Urrestillako erdigunera. Ondoren, urtero legez, hainbat emakumek afaria egin dute.