Martxoaren 8an

Aldarrikapen feministek hartu dituzte Azpeitiko kaleak

Uztarria.eus 2019ko mar. 8a, 22:09

Eguerdiko mosaikoak ehunka lagun plazara atera baditu ere, eguneko ekitaldirik jendetsuena arratsaldeko manifestazioa izan da. Izan ere, herritarrek ez dute hutsik egin Basanderiek asanblada feministak jarritako hitzordura. Heteropatriarkatu kapitalistari planto, emakumeok* greba! lelopean, ehunka eta ehunka lagunek manifestazioa egin dute, 20:00etan plazatik abiatuta. Lelo feministek hartu dute ibilbidea, eta bukaeran, herritar guztiak plazan elkartu direnean, eguneko irakurketa leitu dute Basanderiekeko kideek.

Hona hemen, manifestazioko argazki bilduma: