Martxoaren 8an

Bizitzak erdigunera eta murala Erdikalera, Martxoaren 8aren atarian

Uztarria.eus 2019ko mar. 7a, 23:16

Basanderiek asanblada feministak deituta, herriko hainbat emakumek mural aldarrikatzailea margotu dute gaur, hilak 7, Erdikaleko horma batean. Biharko greba feministaren atarian egin dute horma irudia, Martxoaren 8a egunero dela aldarrikatzeko. Basanderiekeko kideek aurrez egindako muralaren leku berean margotu dute gaurkoa. Hainbat emakumeren besoak marraztu dituzte horman, "bizitzak erdigunera" eramango dituztela irudikatuz. 

Iaz, herriko emakume artistek egindako margolanak jarri zituzten ikusgai historiarako emakumeen pasabidean

Martxoaren 8ko egitaraua, osorik, hemen