Basazabal jauregia ezagutzeko bisita gidatua izango da igandean

Uztarria.eus 2019ko mar. 7a, 17:52

Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du bisita gidatua. Ez da ordaindu beharrik izango, baina bisita gidatuan interesa dutenek izena eman beharko dute aurrez. 

Zurbano Basazabal jauregia gertutik ezagutzeko aukera izango da datorren igandean, martxoak 10, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan. Bisita gidatua eskainiko du Juan Bautista Mendizabal historialarik, 12:00etan hasita.

Bisita gidatua 12:00etan hasiko da, eta doakoa izango da. Dena den, jauregia bisitatzera joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena info@ignaziotarlurraldea.com helbidera idatzita edo 943-15 18 78 telefonora deituta.

Basazabal jauregia XIV. eta XV. mendeen artean egindako eraikina da, baita babestutako ondare historikoa ere. Urte luzez itxita egon ostean, joan zen urtarrilaren 26an ireki zituen ateak eraberrituta. Azpeitiko Udalak turismo bulegoa ireki eta formaziorako gelak hornidu ditu bertan.