Amaitu da Emakume Master Cup txapelketa Azpeitiko pilotarientzat

Uztarria.eus 2019ko mar. 6a, 18:43

Joan den asteburuan jokatu dituzte Emakume Master Cup sariketako final laurdenak Urduñan (Bizkaia) eta Gordexolan. Finalerdietara sailkatzeko atarian gelditu dira Maddi Unanue, Nagore Aramendi, Oihana Unanue, Alaitz Olaizola eta Oihana Orbegozo. 

Pilotako Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren promozio mailako finalerdien atarian gelditu dira Azpeitiko emakume pilotariak. Joan zen urtarrilean hasi zen txapelketa, eta promozio mailan aritu dira lehian Maddi Unanue azpeitiarra eta Naroa Agirre arroarra, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrak nahiz Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak. Emaitza txukunak lortu dituzte txapelketan zehar, baina ezin izan dute finalerdietarako txartela eskuratu.

Joan den asteburuan jokatu zituzten final laurdenak Urduñan (Bizkaia) eta Gordexolan (Bizkaia). Martxoaren 9an jokatuko dute Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren promozio mailako finala, Legazpin.