Alberdienean erakitzen ari diren etxebizitzen lanak zein haien salmentak erritmo onean doaz, eta oraindik badute herritarrek etxebizitzak erosteko aukera. Herrigunean kokatuta daude, eta kalitate onekoak dira. Altuna y Uria ari da etxebizitzak eraikitzen, eta Izarraitz inmobiliariara jo dezakete interesatuek.
Zer motatako etxebizitzak dira?
Hiru etxebizitza mota daude: logela batekoak, bikoak eta hirukoak. Gure asmoa izan da askotariko etxebizitzak egitea. Izan ere, jende gehienak hiru logelakoak nahi izaten ditu, baina badaude bi logelakoak nahi dituzten herritarrak ere. Etxebizitza batzuk Olazko Andre Mariaren plazara begira daude, eta besteak ibaiaren aldera.
Zer berezitasun dituzte etxebizitzek?
Etxebizitzak kalitate onekoak dira, eta leku paregabean daude. Izan ere, herrigunearen erdi-erdian daude, baina aldi berean, ez da etxarte bat, gunea eguzkitsua eta zabala baita. Horrez gain, herriko zerbitzu guztiak eskura izango dituzte bizilagunek. Azpian, gainera, garajea ere izango dute, eta horrek izugarrizko erosotasuna emango die; Alde Zaharreko etxe gutxik daukate aukera hori. Eskaintza honek, halaber, badu beste berezitasun bat: etxebizitzak norberaren gustura jartzeko aukera. Etxebizitzak eraiki aurretik erosiz gero, haren distribuzioa zein materiala egokitu ahal izango dute erosleek. Egokitzapen hori nahieran egin ahal izango dute, ez aukera mugatu baten barruan. Horrez gain, prezioaren barruan, guztiz hornitutako sukaldea ere izango dute.
Noizko egongo dira amaituta?
Lanen hasiera kostatutakoa izan da, hango lurraren ezaugarriengatik eta kokatuta dagoen lekuagatik. Baina lur azpiko solairuak egin dituztenetik, oso azkar ari dira etxebizitzak eraikitzen. Espero dugu datorren urteko udarako erosleek giltzak eskuratzea.
Salduta al daude etxebizitza guztiak?
Salmentak martxa onean doaz, baina badaude oraindik logela bateko, biko zein hiruko etxebizitza batzuk salgai, bai alderakoak, baita Olazko Andre Mariaren plazara begirakoak ere. Hiru logelako etxebizitzak, sukaldearekin, 229.000 eurotik aurrera eros daitezke.
Harremanetarako: Jose Artetxe kalea 8, behea (Azpeitia) // 683 70 47 50 // www.alberdienea.com.