Karnabalak 2019

Suzko zezenarekin, datorren urtera arte agurtu dituzte karnabalak

Uztarria.eus 2019ko mar. 6a, 09:30

Amaitu dira karnabalak. Azken egunotan izan da zertaz gozatua Azpeitian, eta atzo, asteartea, suzko zezenarekin, datorren urtera arte agurtu zituzten festak. Erdikalean atera zen zezena, hainbat sokamutil gaztetxok lagunduta, eta ondoren, plazan hainbat buelta eman zuen. Jende ugari bertaratu zen suzko zezena ikustera, eta giro ederra sortu zen herriko kaleetan.