Hiri Galduak eta Indian Feathers taldeen kontzertuak, bihar

Uztarria.eus | Kultura
2019ko mar. 7a, 10:11

ArkupeHotsak egitasmoaren barruan izango dira emanaldiak Sanagustin kulturgunean, eta sarrera doakoa izango da. Emanaldiak 22:30ean hasiko dira. Bi taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte.

Hiri Galduak eta Indian Feathers taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, martxoak 8, Sanagustin kulturgunean. ArkupeHotsak egitasmoaren barruan izango dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da. 22:30etik aurrera, disko berriak aurkeztuko dituzte bi taldeek.

Hiri Galduak Hi Exekutibo taldeko Josu abeslariaren proiektu akustiko berria da. Paititi diskoa argitaratu berri du taldeak, eta bihar aurkeztuko dute lan hori Sanagustingo arkupean. Indian Feathers taldea Donostiakoa da, eta 45 noches disko berria aurkeztuko du Azpeitian. The Libertines, Arctic Monkeys, Black Keys, Leiva... taldeen eragina nabari da Indian Feathers taldearen abestietan, beti ere R&R ukitu batekin.

Hona hemen Hiri Galduak taldearen abesti bat:

Hona hemen Indian Feathers taldearen kanta baten bideoa:

Bidali:  

Erantzunak

aitor | 2019-03-07 : 10:33

Noiz ospatuko da Azpeitin ekitaldirik gabeko asteburu bat??

Benetan baldago demanda eta beharrik horrenbeste gauza antolatzeko??

Iepee | 2019-03-07 : 11:06

Ba eskertzekoa da festetan horrenbeste gauza antolatzea. Herritar gehienok poz pozik. Lasaitasuna nai duenak eguraldi ederra du xoxote aldera joateko

Iepee | 2019-03-07 : 11:06

Ba eskertzekoa da festetan horrenbeste gauza antolatzea. Herritar gehienok poz pozik. Lasaitasuna nai duenak eguraldi ederra du xoxote aldera joateko

aitor | 2019-03-07 : 11:14

Nike eskertzen dut festetan gauzak antolatzea, baina uste dut iada festak pasa direla ;)

Nire galdera/kritika da urtean zehar ez ote diren gauza gehiegi antolatzen Azpeitia bezalako herri txiki baterako, eta ea benetan badagoen demandarik horretarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu