Karnabalak 2019

Presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko argazkia atera dute ehunka lagunek Elegante Egunean

Uztarria.eus 2019ko mar. 4a, 12:22

Urtero bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko argazkia atera zuten atzo, Elegante Eguna, ehunka lagunek, plazan. Kalera dinamikak egin zuen deialdia, eta plazara bertaratu ziren lagunek Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak, kalera! zioen pankartarekin atera zuten elkartasun argazkia. Urteak dira presoei-eta babesa agertzeko argazkia ateratzen dutela Elegante Egunean.

(Argazkia: Azpeitiko Sortu)