Trena eta puzgarriak aukeran, larunbat arratsalderako

Uztarria.eus 2019ko mar. 2a, 18:13

Bihar nagusituko den festa giroaren bezperan, gaur ere ohiko zapatu batean ez bezalako hitzorduak dituzte aukeran azpeitiarrek, eta bereziki umeek. Horrela, eguerdi partean bezala, arratsaldean ere martxan da txu-txu trena; 16:30ean ekin dio lehen bidaiari, plazan hasita, eta 19:30era arte erabili ahal izango da. Plazan bertan, haurrentzako jolas parkeko puzgarrietan ere hasi da jendea ibiltzen; 20:00ak arte egongo dira horiek irekita.

Jai Karnabala

Bihar, goizetik gauera arte luzatuko da Azpeitiko karnabaletako lehen egun handiaren egitaraua, honako hitzorduekin:

09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.

11:30. Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen kalejira.

11:30. Incasables txarangaren emanaldia.

12:00. XL. Sokamuturra Argazki Lehiaketa eta Imanol Elias saria.

12:00. Sokamuturra, plazan.

12:30. Artzain-inudeen kalejira, Itsasiren egoitzatik abiatuta. Danbor taldea, Eltziegoko gaiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako txistulariak ere kalejiran ibiliko dira. Gainera, sansebastianetako umeen karroza aterako dute kalera.

12:30-15:00. Incansables txarangaren emanaldia.

16:15. Zezenaren irteera girotzen ariko dira Izarraitz txistulari taldea eta Udal Musika Banda, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra, Erdikalean hasita.

19:00-23:00. Rock kalean elektrotxarangaren emanaldia.

19:30-23:30. Gau-Erdi txaranga.