Bilduma onenak ere saria izango du aurten sokamuturraren argazki lehiaketan

Uztarria.eus | Kultura
2019ko mar. 2a, 10:40

XL. edizioa beteko du aurten karnabalen bueltan egiten den lehiaketa ezagunak, eta Imanol Eliasen izena eramango duen sari berezi hori gehitzea erabaki dute azken unean antolatzaileek.

Iazko lehiaketaren argazki irabazlea, Roman Azkuerena  Ikusi haundiago | Argazki originala

Aste honetan bertan zabaldu ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak aurtengo sokamuturraren argazki lehiaketaren oinarriak. XL. edizioa beteko du azken urteetan Imanol Elias Saria izena berekin daraman lehiaketak, karnabaletan Azpeitian egiten diren sokamutur saioen bueltan egiten denak. Eta Imanol Eliasen izena eramango duen sari berezi berria gehitu diiote azken orduan. Horrela, aurten, sokamuturra ardatz duten bost argazki onenak ez ezik, lehiaketara aurkeztutako bilduma onena ere sarituko dute antolatzaileek, XL. urtemuga dela eta.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek hilaren 14rako bidali beharko dituzte argazki elkartearen egoitzara bihar, etzi eta etzidamuko zezenaren irteeretan ateratako argazkiak. Sari banaketa, berriz, martxoaren 23an egingo dute, erakusketaren irekiarekin batera.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu