Gaurtik aurrera, egunero izango da zabalik Xoxoteko aterpea

Uztarria.eus 2019ko mar. 1a, 18:13

Astelehenetik igandera zabalduko dute aterpea, 09:00etatik 17:00etara bitartean. Urriaren 31ra arte irekiko dute egunero; izan ere, ordutik aurrera neguko egutegia ezarriko dute; asteburuetan eta jaiegunetan soilik irekiko dute.

Xoxoteko aterpeak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera egunero izango da zabalik gunea. Hain zuzen ere, astelehenetik igandera zabalduko dute aterpea, 09:00etatik 17:00etara bitartean. Azaroaren 1etik aurrera, berriz, neguko egutegia izango du aterpeak; asteburuetan eta jaiegunetan irekiko dute.

Honako lotura honetan irakur daiteke joan zen abuztuan Xoxoteko aterpezain berriari Uztarriak egindako elkarrizketa.