Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu 'Matxinada' eta 'Mikel Laboa 11 ahotsetara' DVDak

Uztarria.eus 2019ko mar. 1a, 12:30

Matxinada eta Mikel Laboa 11 ahotsetara ikuskizunak biltzen dituen DVDaren bost ale zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean. Margarita Altuna, Angel Mari Etxeberria, Jon Lizaso, Jon Ander Bastida eta Asier Oiarzabal dira zozketaren irabazleak.

Uztarria Komunikazio Taldeak Matxinada eta Mikel Laboa 11 ahotsetara ikuskizunak biltzen dituen DVDaren bost ale zozkatu ditu bazkideen artean. Honako hauek dira DVD banaren irabazleak: Margarita Altuna, Angel Mari Etxeberria, Jon Lizaso, Jon Ander Bastida eta Asier Oiarzabal.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.