Hasi dira Iturri Txiki ondoko eraikin zaharra eraisteko lanak

Uztarria.eus 2019ko ots. 27a, 13:50

Dagoeneko hasi dira Donejakue kaleko Iturri Txiki ludotekaren ondoan dagoen eraikina botatzen. Etxea zaharkituta dagoelako ekin diote eraiste lanei, eta ez dute zehaztu noiz amaituko dituzten lanok. Eraiste lanak amaitu bitartean itxita egongo da Iturri Txikitik Santutxo auzora arteko eskaileren zati bat. Sanagustin kulturgunearen atzeko parke estalitik Santutxora arteko eskailerak, berriz, zabalik eta erabilgarri daude. 

Joan zen astetik dago itxita Iturri Txiki ondoko eskailera zatia.