"Molde berriko" etxebizitzak eraikitzeko prozesua abiatuko du Udalak

Uztarria.eus | Gizartea
2019ko ots. 27a, 13:14

Udalak Azpeitia, elkarrekin bizi prozesu parte-hartzailea jarriko du martxan. Egitasmoaren xedea da "hainbat eredutako etxebizitzak eraikitzeko aukerak aztertzea, parte-hartzaileen artean adostea, eta ondoren, egitea". Aurreneko bilera irekia martxoaren 26an egingo dute, Sanagustin kulturgunean. 

Azpeitiko Udalak etxebizitza plangintzaren bigarren faseari ekingo dio aurten, eta horren barruan, Esklabak-Iturzulo eremuan babestutako beste 67 etxebizitza eraikiko ditu. Hori ez ezik, erakundeak "molde berriko" etxebizitzak eraikitzeko prozesua jarriko du martxan. Udalak otsailaren 13an agertu zuen prozesu parte-hartzailea irekitzeko asmoa, eta, orain, egitasmoaren inguruko xehetasunak jakinarazi ditu.  

"Molde berriko" etxebizitzak eraiki aurretik, Azpeitia, elkarrekin bizi prozesu parte-hartzailea jarriko du martxan Udalak. Izan ere, erakundearen helburua da "hamaika eredutako etxebizitzak eraikitzeko aukera aztertzea, parte hartzaileen artean adostea eta egitea". Prozesu horretan parte hartzen duten herritarrek adostutakoa "ahalik eta eperik motzenean" abian jartzeko konpromisoa agertu du Udalak. Martxoaren 26an egingo dute Azpeitia, elkarrekin bizi prozesuko aurreneko lehen bilera, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Bertan, egitasmoaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta Euskal Herriko zein munduko zenbait txokotako "hainbat eredu" ezagutzeko aukera izango dela aurreratu du erakundeak. 

"Gure gizartea aldatzen doa, eta bizi eredu desberdinak dauden bezala, etxebizitza beharraren baitan, molde edo eredu desberdinetako etxebizitzak eraikitzeko aukera aztertu nahi dugu", adierazi du Josu Labaka zinegotziak. "Izaera eta osaera desberdineko familia unitateak daude gure gizartean; behar eta nahi desberdinekoak, eta horiei erantzuna ematea da helburua". Leire Goenaga zinegotziaren hitzetan, ohiko etxebizitza eredutik haratagoko "eredu interesgarri ugari" daude: "Aukerak asko dira, eta azpeitiarren beharrak eta nahiak ezagutzeko prozesu bat jarriko dugu abian". Labakak dei egin die herritarrei batzarrera bertara daitezen: "Etxebizitza kooperatiboak, komunitarioak… asmo adina aukera dugu etxebizitza eredu berri bat abian jartzeko. Horretarako gogoa duen herritar guztiak gonbidatzen ditugu prozesuan parte hartzera".

Eragileei eta norbanakoei irekita

Azpeitia, elkarrekin bizi prozesua irekia izango da, eta herritar orok har dezake parte bertan. Dena den, Udalak gazteengan jarri du arreta. "Gazteak gara etxebizitza behar handiena dugunak. Behar horri erantzuteko etxebizitza mota desberdinak daude, eta prozesu honetan, eredu horiek ezagutzeaz gain, behar horri ondoen erantzungo dion eredua eraikiko da", adierazi du Ainara Larrañaga zinegotziak.

Tokiko garapena sustatzeko espazioak, prozesuak eta estrategiak sortzen dituen Hiritik At kooperatibak gidatuko du Azpeitia, elkarrekin bizi! prozesua. Euskal Herriko hainbat herritan garatu ditu Hiritik At kooperatibak "molde berriko" etxebizitzak, hala nola Errenterian eta Usurbilen. Azpeitiko proiektuaz Maialen Arregi eta Karlos Renedo arduratuko dira. Haiek azaldu dutenez, esperientzietatik abiatuta egingo dute Azpeitiko prozesua: "Egin berri ditugu mota honetako proiektuak, eta, besteak beste, esperientzia horretatik abiatuta egingo dugu Azpeitikoa. Guk metodologia zirriborro bat proposatuko dugu. Baina guztia irekia da".

Hasteko, herriko eragileengana joko dute prozesuaren berri emateko eta erabiliko duten metodologia nahiz prozedura zein izan daitekeen azaltzeko. Hurrengo astetik aurrera hasiko dira eragileekin bilera horiek adosten. Aurreneko aurkezpena eragileei egingo badiete ere, norbanakoek hartuko dute parte prozesuan. Horregatik, Udalak dei egin die herritarrei martxoaren 26ko batzarrera bertara daitezen.

Bidali:  

Erantzunak

hipokritak | 2019-02-27 : 18:43

Harriduraz irakurri dut zenbaterainoko kezka duen udalak eta zenbat "harreta" jarri nahi duen, batipat "gazteengan". "Molde berriko" etxebizitzak aztertu nahi omen ditu, dauden ereduak ezagutu.

Hemen beraz asmo zintzo (ironiaz da) honekin laguntzeko bi ekarpentxo:

1. Ez daukazue "molde berriko" etxebizitzak ezagutzeko "munduan" zehar gehiegi ibili beharrik. Orain dela bi aste izan genuen herrian garatzen ari den proiektu bat ezagutzeko aukera (100 laun pasatxo bildu ginen). Pena da halako interesa edukita, parte hartzeari eman nahi diozuen inportantzia ikusita, ez bertatik bertara hau ezagutzera, eta ekarpenak eta eskaerak jasotzera argazkiko iñor animatzea.

2. Egin dezakezuen LEHEN URRATSA (iñongo partehartze prozesurik, aurrekonturik, langile esperimentaturik ez beste ezerren beharrik gabe) dagoeneko praktikan garatzen ari diren proiektu kolektiboak, komunitarioak, autogestionatuak BAKEAN UZTEA DA.

Gainontzekoa dagoeneko ezagutzen dugun kontua da: Hauteskunde kanpaina merkea eta hipokresia.

Muxu handi bat

MBL | 2019-02-27 : 20:00

Niri idea bikaina iruditzen zait!!
Udaletxeari eskatuko niokeena da babes ofizialeko eta tasatutako etxeekin jendea egiten ari den espekulazioa kontrolatzeko.

jesuita | 2019-02-27 : 20:31

Ideia ona da bai. Bada garaia udalak gazteontzat etxebizitza eredu berriak bultzatzea eta gazteen alokairuko laguntzekin jarraitzea.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2019-02-27 : 21:14

Teilatutik hasitako etxebizitza gazteak

Betikue | 2019-02-27 : 23:10

Modo "hauteskunde" ON....

Pili | 2019-02-28 : 12:59

Eztakit zeatiken jartzeien komentayo hauek danak holako proiektu bat aurkeztean bakoitzien… Eztanien iten… eztalako iten eta iteanien… itealako. Beti izatea jarduteko arrazoie!! Ta justu ustet udaletxiek etxebizitzan inguruen azkeneko urtietan lana in dula,, alegiye eztala kanpaña aurretik ateatako aitzaki bat. Etxebizitza beherran inkesta bat in zan, neri etxea etorri zitzaxkiten galdezka (eztakit seguru agintaldi hau eo aurrekue zan)… ta gero esklabatan alkilerrak iteko proiektue, etxe zarrak erosi t berritzie, VPOko zozketie… 2016tiken ya horrekin ai die… Hoixe, JARDUN JARDUTEATIKEN… KISTON HERRIYE INGO DEUTA HOLA!! Benetan pena emateit.

ItPaiasue | 2019-02-28 : 13:09

Iepa gaztiek!
Hasieran zuen berri izaten hasi nintzenin poz eta dana hartu nun, inkietudik dazken gaztiek matte ditutelako. Gero ordie, ikusite zertan ai zeaten, poz hori pena haundi bihurtu da, etzeatelako uste nuena, zeuen proiektu danak edozeren gainetik jartzeko prest zaudeten talde bat baizik.
HIPOKRESIYE da benetako asmuk proiektu sozialan atzin ixkutau nahi izatie, ( jangela soziala, euskaltegiye…) eztezue inungo azterketaik ein,ondorioz Azpeitiko oinarrizko beharrak zein dien eztakizue, fundamentuik gabe, dana inprobisatzen ai zeate, ta ustet, azkenin, hoixe dala kontue, nahi dezuena dala, bertan sartu ta 20 lagunentzat etxebizitza bat eitie, bakoitze gela handi batekin earki bizitzeko. TA HORI JENDIE ENGAINATZIE DA!
Argi eta garbi esan nahi det NI OKUPAZIYUN alde naola, oso ondo iruitzen zaitela Loiolako etxie okupatzie, hau da, etxe hutsek eta erabilpenik edo proiekturik gabekuek okupatzie, baina ez da kasue,ONDO ASKO DAKIZUE ESKLABETAN PROIEKTUK DAUDELA, herriyekin eta herriyentzat ein nahi dien proiektuk, ta hori eztezue bihurtuko 20 lagunentzat txiringito!
Eta hau hauteskunde kanpaina bat dala esate ai zeanin hipokrita, eztakit udalagatik edo zeueatik ai zean, JAKINDA zein zeaten, (herri hontan danok ezautzen gea) eta ointxe abstentiyue eskatzen ai diela zu edo zure lagunek, USAYE hartzeyot garai hauetan hauteskundik lehertzeko beste ahalegin bat ez otea eiten ai zeatena.
Herri hontan zuena baino arazo haundiyo, bizi, sufriu ta gainditu izan ditugu, ta komaidios hemendik etzeatela pasako, hainbeste urtin lortu deun herriye, TARTIN SUFRIMENTU ASKOKIN, eztezuela zuen era manipulau ta eraikiko!!!
Bidin aurkituko gea, parez parez, edo aurrez aurre!

milarra | 2019-02-28 : 16:37

Esklabetan alokairuko 50 etxe inguru egiteko proiektua martxan da eta esklabetako okupa hauek hor diela aurrea egiterik ba aldu?

Okupatu duten alderako ere herriko eragileekin proiektu bat landu dela ezaguna da.

Zuek zein zarete denen gainetik pasatzeko?

Udal ezkertiar batekin zein harroxkoak zareten eta benetako burgesekin zein lasaiak. Utzi denona den eraikina denon zerbitzura egongo diren proiektuak garatzeko eta desjabetu burgesen ondasunak. Hor daude usteltzen karasusa eta marcial ucin .

enpankaleko_ataikue | 2019-02-28 : 16:52

MILARRA, zuri zeoze desjabetuko balizuteke goxueatik jarriko ziñen... kar kar.

NereTxilborra | 2019-02-28 : 16:54

Oso ondo paiasue, jarri gaztik bere lekuen!
Nire hasieran gustoa natxaoan,gazte konprometiduek, ideiakin ta sinisteiabenan alde burrukan. Geo ni bezela etzebela pentsatzen enterau ta kiston mala ostiye arrapa nian!
Hik arrazoi, hauek beaientzako etxie bakarrik nahi diabe, horreatik sartu dituk ehundaka metroko eraikinien ta 100 launen aurrien dana gezurre bota! Ta nere semie, txintxo txintxo porruk erre ta playstationien ibiltzeko, gazte eredugarri bezela, kuadrilliekin lokala pagatzen. Etziok eskubideik!
Nire okupaziyun alde natxiok, homosexualan alde bezela... Hortik "matrimoniyoa" kiston aldie ziok ordie. Beltzakin bezela, makelelei kaltzetak eroste zixkoat, baño hortik kontrolikpe danak onartzea! Ehundaka proiektu geldiuta,eo mileka... Eo batez,baño bueno, ehun aldiz esanda egi bihurtze omen da.
Danok ezautzegaituk herri hontan, ta danok zekiau gazte hauek ehundaka ekimen eitexkiabela gaztetxien, barra turnuek, langilien aldeko manifak, zirkue.... Hoi dana diximulatzeko dek, seuru festatako bazkayere beayek gratis jateko antolatzexkiabela, fiiijo!
Baño KOMOAIDIOS eztiela pasako, ze eztabaida politikoako ez, baño aurrez aurre kriston huebuek zazkeau, jakin dezatela!
Portzierto, abstetziyuenakin e tope! Nere lengusun koñetai bere karnizeruek esan omentziyoan abstentziyuen alde eitebela, nik eztiat pankarta, kartel eo kanpañaik ikusi baño hi, karnizero hori oso fiyatzekue omendek. Gainea oaindala hilabete mordo batetik omentzarek udaletxiekin hitzeiten, bñ seuru zinegotzin bat engañau debela dana luzau ta hauteskundetan mobidie eoteko.
Hemen arazo ta sufrimendu danan ostien, sozialismue herrira ekarri ta ume puta hauek.... Esklabatan sartu ta daaaana porkulo hartzea!
Eztituk pasako ez, aurrez aurre ikusikogaituk.
NO PATXARAN!

4 | 2019-02-28 : 17:24

Millarra:

1. Eraikina bi zatitan banatuta dago. Batean egindakoak ez du bestean eragiten (abogatu eta arkitektoek ongi azaldu zuten moduan). Honezkero badakizu baina jendea nahastu nahi duzunez...

2. Herriko eragileekin garatutako zer? Ezaguna dela? Niri ez zait ezaguna egiten, zuk azaldu beharko didazu. Bertako jendea eragilez eragile pasatu da eta inork ez die ezer komentatu.

3 eta 4. esaldiei maravillas gaztetxien inguruan idatzitako artikulo honek erantzute dio fin asko. https://borrokagaraia.wordpress.com/2018/08/23/...

4 | 2019-02-28 : 17:29

Mesedez ez izan horren arduragabeak eta horrela gezurretan ibili. Egunen baten gauzak mahai gainera ateratzen badira, auzolotsa psatu beharko dugu bestela "Millarra" eta "Payasue".

Gazte hauetako gehienak aspalditik ezagutzen ditut, eta fin askoak dira.

ItPaiasue | 2019-03-01 : 13:20

Kaixo NereTxilborra;

Borroka sozialan eta eskubide eta aukera berdintasunen hain aldekue izanda, harritzekue eite zat zergatik zuzendu zean nereana HIKA mutilen eran...

Eztabaida seriyogiye iruitzen al zaizu emakume batek bere iritziye euki eta emateko?

Barruko matxituek traizionau al zaitu?

Aurrez aurre eongo gea bai...emateunez martxun 8 yen bai...

Eskerrak lengusun koñetan karnizerue badare fiatzeko pertsonie dan...

NereTxilborra | 2019-03-01 : 16:24

Eztabaidie desbideratzeko modu ona, argudiyoik eztaonin...
Baino beitu nundik, zeuke iuela eindezula! Zerk esateizu ni mutile naizela, barruko matxitue ertetzeko? Penagarriye.
Aurrez aurre ikusikogea, komoaidios etzeatela pasako.... Hori bai matxunue ta testosteronikue iruitu zitela, hortik hika mutilez hitzeitea, iuel dixkurauta, eztaket zuzentzeko arazoik.

Martxun 8yen ikusiko gea bai, "kamaraada".

superrra | 2019-03-03 : 20:43

ezkerra, uztezko ezkerra, lau kattu danea ere lau eta elkarrekin hasarraute. kar, kar, kar... segi holaxe sozialismoaren arte bitartean eskubiak agindu dezala beste 40 urtez. Oso errebeldeak daneok! zorionak de puta madre ari zeate! Segi holaxe pareta arte, gazte eta errebelde zeuen artean! pakete kuadrilla.

jexuxenama | 2019-03-04 : 15:51

Oso interesantie iruitze zait etebizitza tradizionaletiken aparte beste idea batzuk eukitzie eta oyei laguntzie. Eta udaletxiek ein ditunak pixket geyo kontrolau ezkeo? Nik ezautzeitut pare bat Iturtzuloa dijuztenak bizitzea beste etxe bat eukita jabetzan, ori ez da espekulazioa? Adibidez kontrolau laike Babes Ofizialeko etxea bizitzea dijuzten danak jabetzan ez eukitzie etxeik? eta ez tokau zakona bakarriken?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu