Sanjuandegiko festak 2019

Sanjuandegiko festak antolatzeko bilera deitu dute biharko

Uztarria.eus 2019ko ots. 26a, 09:55
Iazko festetako irudia.

Bihar, 21:00etan egingo dute bilera, Sanjuandegiko auzo lokalean. XJ Auzolaneanek azaldu duenez, ekain hasieran izango diren jaietara begira, aurten ere "lan asko" dago egiteko, eta herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die.

XJ Auzolaneanek datorren ekainean Sanjuandegi auzoan ospatuko dituzten festak antolatzeko bilera deitu du biharko. Dagoeneko hasi dira jaiak antolatzen, baina XJ Auzolaneanek azaldu duenez, aurten ere "lan asko" dago egiteko. Hori dela eta, herritarrei bilkuran parte hartzeko deia egin diote auzokideek. Sanjuandegiko auzo lokalean –igerilekuaren eraikinean– jarri dute hitzordua, 21:00etarako.