'El Camino Ignaciano en Euskadi' dokumentala emango dute asteazkenean, Basazabalen

Uztarria.eus 2019ko ots. 25a, 10:50

Dokumentalak bi zati ditu, bakoitza 50 minutukoa, eta bi horiek ikusi ahalko dira etzi, 18:00etatik aurrera. Doako emanaldiak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da, aforo kontuengatik. Antonio Cristobalek zuzendutako lana da, eta joan zen azaroan estreinatu zuten.

El Camino Ignaciano en Euskadi dokumentalaren bi kapitulu ikusi ahal izango dira asteazkenean, 18:00etan, Basazabal jauregian. Doako emanaldiak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da, aforo kontuengatik. Horrenbestez, bertaratu nahi duten herritarrek Basazabaleko harreran, basazabal@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 688 874 861 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena.

Dokumentalak bi zati ditu, bakoitza 50 minutukoa: Loiola eta Arantzazu lotzen dituen Hiru Tenpluen ibilbidea egiten du Oscar Terolek aurrenekoan; eta Arantzazutik Arabako La Puebla de Labarca herrien arteko etapa bigarrenean. Antonio Cristobalek zuzendutako lana da El Camino Ignaciano en Euskadi, eta bisitariak erakartzeko eta Inaziotar Bidea sustatzeko asmoz egin zuten. Joan zen azaroan estreinatu zuten lana Azpeitian, eta asteazkeneko emanaldia eta gero, Inaziotar Bidea igarotzen den gainerako herrietan ere emango dute ikus-entzunezkoa.